AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Gonagorri Haur eta Gazte Literatura Podcasta

2023-01-18

Gonagorri Podcastak gazteak eta haiekin lanean ari diren bitartekariak ditu jomugan. 2021eko maiatzean abiatu zen Galtzagorriren soinu abentura eta, ordutik, hilabetero atal berriak argitaratu dira. 

Podcastaren saio guztiek egitura berbera daukate. Lehenik eta behin, Miriam Luki kazetariak gidatuko ditu bertako elkarrizketa eta erreportaje nagusiak. Ondoren, kontaketari eskainitako atala dago, zeinetan kontalari ezberdinek parte hartuko duten. Azkenik, Lore Agirrezabalek egindako liburu-gomendioek amaiera emanen diote podcast bakoitzari. 

Esan bezala, Gonagorrin Gazte Literaturari arreta berezia eskaintzen zaio eta honako hauek dira, momentuz, mundu horri lotuen egon diren atalak: 

Atal bakoitzaren ilustrazioa: Concetta Provanza

Gonagorri ilustrazioa: Elena Odriozola

Edizio lanak: Maddi Orcajo

Atal guztiak Galtzagorri Elkartearen webgunean edo Spotify, Baleafunk eta Ivoox plataformetan entzungai.