Euskal Haur eta Gazte Literaturaren atal garrantzitsua dugu irudigintza. Irudigilearen rola zenbaitetan idazlearenaren itzalean geratzen bada ere, areto honek ilustratzaileen lana nabarmentzeko xedea du. Irudiz Irudi-k haurrei irudigileen lana gerturatuko die eta, egun batez, euren eskolara eramango duten liburu berezi baten irudigile izateko aukera eskainiko die.
Erakusketa honetan ondorengo edukiak landuko ditugu bereziki:
Horretarako, haurrak erakusketara iristen diren heinean irudigile profesional baten eskutik egingo dute ibilbidea. Hasieratik tailer erraldoi batean barneratuko dira txoko ezberdinetatik igaro beharko dutelarik. Gune bakoitzean irudigintzaren atal bat ezagutuko dute baita teknika desberdinak ere. Haurrak, talde txikietan antolatuta, emango zaien testua ilustratu, maketatu eta koadernatu beharko dute, tailerretan eta irudigilearen azalpenetan ikasitakoa erabili beharko dutelarik.
Txoko bakoitzean egindako lanaren emaitza liburu batean bilduko da, hau da, parte hartzaileek denen artean gero eskolara eramango duten liburu bat sortuko dute.
Diapositiba irakurgailua eta pareta edo pantaila beharrezkoak dira. Izan ere, tailer honek liburuen ilustratzaile ezagunen CD bat dakar. Aldi berean, liburu ilustratuen bilduma bat du ikusgai. Bilduma hori edozein bisitarik ikus dezake.
EZAUGARRIAK:
SORTZAILEAK:
Diseinua eta zuzendaritza: Aitziber Alonso eta Itziar Zubizarreta
1) Irudigile ezagunen lanaren berri izatea.
2) Irudigintza teknika desberdinak praktikatzea.
3) Liburu baten sortze prozesua ezagutzea.
4) Haurrak liburu sortze prozesuan irudigileak duen papera bere baitan bizitzea.
5) Beraien eskuekin sorturiko liburu propio bat eramatea.
6) Talde lana egitea.
7) Gurasoekin batera jolastu eta ikastea.