Aretoak

Aloka ezazue

Literatur tradizioan betidanik animaliak erabili izan dira giza sentimenduak aztertu, aurkeztu eta jarrera ereduak eskaintzeko. Haurrek gainera animaliengan islatzen dituzte sarri beren sentimenduak. Hori dela eta Galtzagorrik 2006an Animaliek hizketan zekiten garaian aretoa sortu zuen.

Euskal tradizioan badira konposaketa literario mota honen hainbat adibide ezagun. Azken horiek batez ere Iturriagaren eskutik ezagutu ditugu. Baina Animaliek hizketan zekiten garaian aretoan kontatzen diren alegiak berriak dira eta propio asmatu dira areto hau eraikitzeko.

Bestalde, areto honek ikus-entzunezko material originala dakar berarekin. Bertan, lau alegi original sortu ditugu musika eta irudi animatuen laguntzarekin. DVD hau aretoan burutzen den joko literarioan integratzen da.

Alegi hauen bidez jolas literario batean murgiltzen dira haurrak: irakurketa nahiz idazketa proposamen desberdinak eskaintzen zaizkie eta beraiek hainbat ekintza burutzen dituzte:

Lehenik eta behin taldeak lehen alegi musikatua entzun eta ikusten du metakrilatoz egindako kubo batean dagoen proiektorean. Alegi hori literatur ekintza bati hasiera emateko aitzakia da. Era honetan, haurrek alegian kontatutako istorioa edo bertan agertutako pertsonaiak baliatzen dituzte idazketa edo irakurketa ekimenei aurre egiteko. Ekintza didaktiko horiek gauzatzen doazen heinean, kubo horretan, mekano baten gisa, etxe baten atal desberdinak agertzen doaz. Hau da, etxean gertatzen den mugimendu bakoitza haurren ekintza baten ondorio da. Besteak beste, animalien deskribapenak, antzezpen txikiak eta abar egiten dituzten heinean kubotik etxea agertzen joaten da. Modu honetan literatur genero ezberdinen erabilpena sustatzen delarik.

Horrez gain, DVDan ikusitako alegian ezagutu ahal izan dituzten animaliak agertzen zaizkie, izan ere kartoizko eskultura batzuen bitartez egongo dira presente aretoan bertan. Hala, lau alegiak banan-bana entzuteak literatur dinamika desberdinetara eta ikuskizun magiko batera eramango ditu haurrak oharkabean modu ludiko batean egingo baitituzte ekimen guztiak.

EZAUGARRIAK:

  • Egunean gehienez haurrentzako 2 saio gidatu egingo dira.
  • Saio bakoitzean gehienez 20 haurrek parte hartu ahal izango dute.

SORTZAILEAK:

  • Ideia, zuzendaritza, DVDaren gidoia, alegien idazketa eta jokoaren diseinua: Itziar Zubizarreta
  • Diseinu grafikoa, eskulturak, irudiak: Aitziber Alonso
  • Musika konposizioa: Aurelio Edler Copes.
  • Soinu grabaketa: ERESBIL.
  • Etxearen eraikuntza: ROBOLAN.
  • DVD grabaketa eta kopiak: Donosti Frame
  • Kartelaren diseinua: Elena Odriozola
  • Ebakigarriaren maketazioa: Allende Arnaiz

 

1) Alegien bidez beren sentimenduak azaltzea eta esperimentatzea.

2) Literaturaz modu ludiko batean gozatzea.

3) Ikus-entzunezko material original bat sortzea.

4) Literatur zaletasuna suspertzea.

5) Literatur genero desberdinak sustatzea eta ezagutaraztea.

6) Hizkuntzaz gozatzea: horretarako euskalki ezberdinetako hitzak barneratuz sortutako materialean.

Ipuin kontaketak

Literatur saioak

Gurasoentzako ikastaroak

1728 animalia kontu

"El almanaque de los animales del mundo" ipuinean oinarritutako Gorringo Antzerki Taldearen ikuskizuna

Animaliek hizketan zekiten garaian

"Animaliek hizketan zekiten garaian" aretoa 360 gradutan