Datuen babeserako legea

Datuen Babeserako Legea

 

Atarikoa

Datu Pertsonalen Babeserako 2016ko apirilaren 27ko Europar Parlamentuaren 2016/679 arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honetan ematen dituzten datu pertsonalak Galtzagorri Elkartearen fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Arduraduna. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zuekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa egiteko, merkataritza-harremanetarako, eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Datu pertsonalak biltzea

Galtzagorri Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen.

Jakinarazpenak hirugarrenei

Galtzagorri Elkarteak ez die, inola ere, bere datu pertsonalak emango beste enpresa batzuei edo hirugarrenei. Beste enpresa batzuen produktuak edo zerbitzuak eskainiz gero, Galtzagorri Elkartea bera arduratuko da erabiltzaileari zuzenean jakinarazpen horiek egiteaz. Dena den, interesdunak uko egin diezaieke, noiznahi, bidalketa horiei. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko dio fitxategiaren arduradunari.

Interesdunen eskubideak

Galtzagorri Elkarteak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Tel.: 943 471487. Edo, bestela, administrazioa@ibbygaltzagorri.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

Segurtasun-neurriak
Galtzagorri Elkarteak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, Datu Pertsonalen Babeserako 2016ko apirilaren 27ko arautegi orokorra eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Galtzagorri Elkartearen erantzukizunpekoak.
 
Indarraldia
Galtzagorri Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Galtzagorri Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Galtzagorri Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.