Adi diogu IKUSI MIKUSI euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka bakarraren barruan egingo dugun Eskolaren Egunean, urriaren 10ean, parte hartu nahi baduzue, maiatzaren 20ean izena emateko epea irekiko dugulako eta, tokiak berehala agortzen direnez, adi Hegoaldeko eskolak eta eman azkar izena.
Hemen duzue prestatu dugun txosten didaktikoa, kontsultatu eta ikuskizun, kontalaritza, topaketa edo jarduera bat aukeratu eta ordainketa egin: bost euro haur bakoitzeko. Izena eta ordainketa honako helbidean egin beharko duzue.
Bigarren epean edo fasean, azokan eskainiko dugun edozein jardueratan eman ahalko duzue izena, eta denak doanekoak izango dira; hala ere, izena derrigor eman beharko duzue guri antolaketa-lanetan laguntzeko.
Edizio guztietan bezala, haur bakoitzak bonu bat jasoko du liburu bat aukeratu eta etxera eramateko eta, urtero bezala, azokaren aurretik haurrak eta gazteak sortzen jarriko ditugu azokan haien artelanak erakuste aldera. Aurtengo edizioaren gaia DENA BERDIN, DENAK EZBERDIN, ETA ZU? da.