AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Sasiak mendia jan

  • Egilea: Joan Mari Irigoien
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2012
  • Bilduma: Xaguxar; 190
  • Orri kopurua: 133
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Yolanda Arrieta
  • Laburpena:

    Poesia liburu hau “Hitzaren gurpila” deitzen den bildumaren bigarren liburukia da.
    Bildumaren eiteari jarraiki, “Sasiak mendia jan” batik bat pieza laburrez osatua dago, ipuin pare bat eta bizpahiru orrialdetan luzatzen diren bertsoaldiak tarteko. Guztietan probokazioa da motorra, galderak eta baieztapenak lotsagabe jaurtitzen dira, hizkuntzaren jolasa beti tarteko.


    Baina, jolasaren eta umorearen altzoan, liburu honek asmo sakona erakusten du plazaratzen dituen gaietan, eta estrategia ongi pentsatua erabilitako bitartekoetan.
    Alez ale, gazte nerabe batek jakin eta hausnartu beharko lituzkeen proposamen kontaezinak daude.

  • Prentsako aipamenak:

    Imanol Merceroren kritika Berrian

ATZERA