AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Neska baten hitza

  • Egilea: Alfredo Gómez Cerdá
  • Argitaletxea: Ibaizabal
  • Urtea: 2014
  • Itzultzailea: Aitor Arana
  • Bilduma: Ameslari, 23
  • Orri kopurua: 181
  • Adina: 14tik gora
  • Laburpena:

    Eleberri bat idazten ari den neska anonimo baten berri ematen digu obra honek. Neskak bere buruari Inorrez deitzen dio. Idazten ari den eleberriko protagonista, berriz, bere lagunik onena da, Teresa. Bertan kontatzen dituenak ere, euren bizipenen kronika da. Jakina, Teresak ez daki ezer nobela honi buruz, eta Inorrezek dioenez izen faltsua ezarri dio bere lagunari, anonimotasuna zaintzearren.

    Bi ardatz horietan eutsirik nerabeen munduaren erretratua eskaintzen zaigu, bereziki maitasunari, adiskidetasunari eta gizentasun arazoei erreparatzeko. Paraleloki, eleberriaren idazketak sortzen dizkion hausnarketak plazaratzen dizkigu Inorrezek.

  • Prentsako aipamenak:

    Imanol Merceroren kritika Berrian

ATZERA