AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Ile luzeen kondaira

  • Egilea: Iban Zaldua
  • Argitaletxea: Pamiela
  • Urtea: 2003
  • Ilustratzailea: Asisko Urmaneta
  • Bilduma: Ttamaina ttikia
  • Orri kopurua: 0
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Migel Asiain
  • Laburpena:

    Ile Luzeen Erresuma Handia boteretsuen artean boteretsuena izatera iritsi zen. Halere, kezka bat zuen beren Erresumaren boterea gailurrera ailegatu zen garaian: bazen lur bat, urruti, oso urruti, itsasoaren bestaldean, guztien artean aberatsena omen zena, eta Ile Luzeek menderatzen ez zutena.

  • Prentsako aipamenak:


    - Laura Sagastume, Behinola 10. zenbakia, 2004ko ekaina Plater berria osagai klasikoekin

    Kea ur gainean (Elkar) ipuinarekin estrenatu zen Iban Zaldua idazlea haur literaturan. Gogoan ditut liburu hari buruz idatzitako hitz hauek: "Iban Zalduaren lehen haur-gazte lan honek aire berria dakar, porrokatzailea izan gabe, kritikoa da, ironia dario, irribarrea eta ez barre algara eragiten du, euskalduntasun tipikoa zalantzan jartzen du, eta idazleengan eskertzekoa dena, oso ahots propioa du".

    Ile luzeen kondaira honekin, ordea, idazleak bide klasikoagoak jorratu ditu: badago haurrei janari apur baten truke ipuin bat eskaintzen dien kontalari zahar bat, badago are handiagoa izan nahi duen erresuma handi eta krudel bat, badago bidaia goraberatsu bat, eta badago amodio istorio bat...

    Nardul, baina, erabat maiteminduta zegoen Amizan lerdenarekin, eta edozer gauza egiteko prest zegoen harekin bizitza osorako lotzeko. Eta Amizanen azken hitzok ideia baten hazia erein zuten Nardulen buruan, eta hazi hori hazten hasi zen, Amizanen maitasuna betiko eskuratzea ahalbidetuko zuen plana eratu arte. Azkenerako, ziur zegoen Nardul: Amizan berea izango zen, betiko.

    Hala gauzak, emaitza, aurreko liburukoa bezain berritzailea ez izan arren, guztiz erakargarria da: erakargarria da egileak mundu horretara bildu dituen oihartzunak (Sanson, Ulises, Troia, Xariar sultana...), erakargarria da egileak sortu duen hizkera eta, batez ere, pizgarria da egileak ipuinari eman dion amaiera, hain zuzen ere arestian aipatu bide klasiko horietatik apur bat urruntzen duena: ez da itxia, ustekabea dakar eta, ororen buru, zer pentsa ematen duten horietakoa da. Horrexegatik guztiagatik ondoriozta genezake osagai klasikoekin egindako plater berria ekarri digula egileak, oraingoan ere irakurlearen gozagarri.

    Amaitze aldera, esan beharra dago atsegin hori handiagotu egiten dela Pamiela etxeak berritutako bilduma hartan bezala, Asiskoren lan bikainarekin.

ATZERA