AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Gorilak giltzapean

  • Egilea: Dian Fossey
  • Argitaletxea: Erein
  • Urtea: 2010
  • Itzultzailea: Koro Navarro
  • Bilduma: Percebal
  • Orri kopurua: 71
  • Adina: 14tik gora
  • Laburpena:

    Berehala irakurtzen den liburua da, zenbait unetan hunkigarria.

    Liburua itzultzailearen hitzaurreaz hasten da. Bertan itzultzeko unean izan dituen zailtasun batzuen berri ematen du lehendabizi, eta ondoren idazlearen bizitza eta lanari buruzko zertzeladak. Gorilen ezaugarri batzuei buruzko informazioa eta, zientziaren arabera, gizaki-gorilen arteko harremanari buruzko datu batzuekin bukatzen da itzultzailearen atal hau.

    Ondoren, obra zabalago baten bi atal ageri dira. Atalotan animalia-lapurrek indarrez bahitutako hiru gorila txikiren historia (Coco, Pucker eta Bonne Anné) kontatzen du. Gorila hauek Europako zoologikoetara bidaltzeko lapurtu zituzten Ruanda inguruetan eta Dianek izugarrizko lanak egin behar izan zituen beren onera ekartzeko.

ATZERA