AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Dumitru

  • Egilea: Koldo Izagirre
  • Argitaletxea: Erein
  • Urtea: 2014
  • Bilduma: Perzebal, 29
  • Orri kopurua: 73
  • Adina: 14tik gora
  • Laburpena:

    Eleberri laburtzat jo daitekeen obra honek protagonista ugari ditu, eta guztien artean euskal gizartearen erretratu soziala eskaintzeko ahalegina egiten du. Izenburuak jatorri errumaniarreko Dumitru nerabea nabarmentzen du, pertsonaia honen inguruan eraikitzen delako trama nagusia. Dumitruk bidegabeki atxilotzen dutela salatzen duenean abiatzen da kontaketa, baina jarraian agertzen dira bere aita Cosmin, kaleko musika jotzailea, Olatz Dumitruren laguna, Marta, lan gatazkatan dabilen Olatzen ama, eta Felisa, zahartzaroaren ajeak erretratatzen dituen Martaren ama. Bost pertsonaia hauek gizarte antolaketari egiten diote kritika, bakoitza bere egunerokotik abiatuta: migrazioak, aberastasun banaketa, eta langileen lan baldintzak. Gainerako pertsonaiek, Mohamed fruta saltzaileak, Dumitruren gelakideek, Ertzainek, eta kaleko zenbait andrek, kontrapuntua jartzen diete protagonisten esanei.


    Book Trailerra (Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketa 15-16, Publikoaren saria):

     

  • Prentsako aipamenak:

    Asun Agirianoren kritika Garan

ATZERA