AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Liburu Gaztea zozketaren irabazleak!

2023-06-08

Liburu Gaztea lehiaketan urtez urte egin izan den moduan, aurtengoan ere Galtzagorri elkarteak zozketa egin du azken edizioko booktrailerrik gustokoena aukeratzeko bozka eman zuten pertsona guztien artean. Aurten, berrikuntza modura, Bizkaia eta Gipuzkoan zozketa bana burutu da.

Horretarako, eta zozketa ahalik eta modu inpartzialenean egiteko, Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundiko kideek hautatu dituzte irabazleak Galtzagorrritik emandako zenbaki guztien artean bana hautatuz.

Aurtengo irabazleak Nora Cenzano (Gipuzkoa) eta Naroa Gomez (Bizkaia) izan dira eta e-reader bana irabazi dute. Zorionak!