AURREKO EDIZIOAK > 2017-2018

Esther Ferrer eta denbora :(ia) guztia moztu eta itsats daiteke

  • Egilea: Aintzane Usandizaga
  • Argitaletxea: Pamiela
  • Urtea: 2022
  • Ilustratzailea: Aran Santamaria
  • Bilduma: Bagara saila
  • Orri kopurua: 44
  • Adina: 12tik gora
  • Laburpena:

    Liburua azal babesetatik bertatik hasten da kontatzen, eta barruko babes orrietan jada testua dugu. Kontakizun bat topatzen dugu, testuan ez ezik irudiekin ere osatzen dena. Pertsona baten erretratua, burmuina soineko gisa jantzita eta hari gorri batek itzulinguratua.

    Narratzaileak denborarekin gertatzen zaionaz hitz egiten hasteke, lehenik collagea egiten aritzen dela esanez abiatzen da. Bere esperientziatik hitz egiten digu, "ia guztia moztu eta itsats daiteke" esaten digu, "ondo neurtuz gero" zehazten du. Jarraian denborarekin dituen ezintasunak agertzen dizkigu; metodo desberdinak erabilita ere denbora erabat harrapagaitza zaiola aitortzeko; eta metodo horiek erakutsiko dizkigu, alfabetikoki zerrendatuta. Amaierarako etsiak jotzen du: "labain demonio zen denbora hura!"; susmoarekin ez ote den denbora narratzailea bera moztu eta itsasten aritu dena

ATZERA