AURREKO EDIZIOAK > 2017-2018

Eraztunen elkartea. Eraztunen jaunaren lehen liburukia.

  • Egilea: J.R.R. Tolkien
  • Argitaletxea: Txalaparta
  • Urtea: 2002
  • Ilustratzailea: J.R.R. Tolkien
  • Orri kopurua: 550
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Migel Asiain
  • Laburpena:

    Eraztunen Jauna trilogiaren lehen liburukia da Eraztunen Elkartea, eta mendebaldeko literaturan asmatutako lurralde mitologikorik ezagunena biltzen du. JRR Tolkienen munduak zortzi aro handitan banatutako 37.063 urte hartzen ditu. Ardaren sorreratik Eraztunen Gudarekin amaitzen den Eguzkiaren Hirugarren aroraino, hain zuzen ere.

    Fantasia epikoaren aitzindaria eta gailurra da lan hau. Mundu guztiko haur, gazte eta adin guztietako irakurleak liluratu ditu dagoeneko eta, nolabait, mito bihurtu dira hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak eta liburu honetako gainerako izakiak.

    Bilbo Zorrozabalek Frodoren esku utzi du boterearen eraztuna. Baina erabateko botereak apalena ere galbidera eramaten du, eta ezinbestekoa izanen da eraztuna suntsitzea, gaizkiaren eskuetara iritsi baino lehen.

ATZERA