AURREKO EDIZIOAK > 2017-2018

Atzamarra

  • Egilea: Asun Agiriano
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2022
  • Ilustratzailea: Marina Garcia
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Mireia Delgado Exposito
  • Laburpena:

    Memoria autobiografikoari buruz hitz egiten digu album ilustratu honek. Narratzaile ere baden idazleak haurtzarora eramaten gaitu, gertakari latz bat bizi izan zueneko garaietara. Izan ere, hiru urteko haurra zelarik, errepidea gurutzatzen hasi omen zen kotxe bat bazetorrela ohartu gabe, amona ere bidera atera omen zen hura babestera, eta biak kotxe azpian bukatu omen zuten. Amona bertan hil zen, eta narratzailea erietxera eraman zuten. Zaurien ondorioz, eskuko hatz lodia galdu omen zuen. Etxeratu zen bi huts zituela, amona eta atzamarra. Ezin osatuzkoak esaten digu kontakizunaren korolario gisa, ez bada jolasaren eta ipuinaren bitartez.

    Liburuaren egitura narratiboan oreka handia dago letren eta irudien artean.

ATZERA