Irakasleentzako lantegiak

2018an abiatu zuen Galtzagorri elkarteak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailarekin batera “Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak” izeneko egitasmoa. Galtzagorrirentzat ezinbestekoa da irakurzaletasunean bitartekari lana egiten duten profesionalen trebakuntza. Irakasleak bitartekariak direnez gero, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan prestakuntza eskaintzen zaie irakasleei.

Saioak praktikoak dira eta bertatik bertara eskaintzen dituzte Galtzagorriko adituek. Halaber, tokian tokiko udal liburutegietako liburuzainak gonbidatzen dituzte ikastetxeak eta liburutegiak saretze aldera.

Liburu berri eta aukeratutakoen bilduma aurkezten zaie irakasleei, baita bakoitzarekin irakurzaletasuna hauspotzeko erabil ditzaketen estrategiak ere. Galtzagorri elkarteak osatutako gida bat banatzen dute adituek non estrategia horiek jasotzen diren.

Guztira, lau urte hauetan 261 eskolatara iritsi gara; 314 lantegi eskaini diegu 6.177 irakasleei. Irakasle asko motibatu ditugu urte hauetan eta irakurketarekiko grina duten bitartekari bihurtu.

2022an ere Irakasleentzako Irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak egingo ditugu. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin, 72 lantegi eskainiko ditugu EAE osoan.

                                                                     

Irakasleentzako irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak - 2022

Galtzagorri Elkarteak martxan jarri du "Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak” izeneko egitasmoa, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan.

5. edizioa da aurtengoa. Hemen deialdia!

Izena emateko, hemen

Irakasleentzako irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak - 2021

Galtzagorri elkarteak martxan jarri du "Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak” izeneko egitasmoa, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan.

4. edizioa da aurtengoa. Hemen deialdia!

Irakasleentzako irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak - 2020