Bikoteka

Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin batera Biko-Teka tailerra antolatzen du Iruñean. Tailerraren xedea idazle eta ilustratzaile hasiberriek bikotean elkarlanean jartzea da eta elkarlan horretatik album ilustratu baten proiektua sortzea. Finean, album bat nola pentsatu, nola idatzi, sekuentziatu eta marraztu daitekeen lantzen dute lau egun eta erdiz irauten duen tailer trinkoan.

Urrats guzti horietan sakontzeko ariketa sorta oparoa eskaintzen dute irakasleek: iratzargailu ariketak -idazketa automatikoa ia-ia-, irudiek iradokitzen dutenetik abiatutakoak, hitzetatik irudiak sortzekoak, film zatietatik edo musika aleetatik abiatutakoak... Guztia bihur daiteke inspirazio iturri. Ariketa eta hausnarketa tarteez gain, bikoteei lanerako denbora ematen diete eta denbora horretan, hain zuzen, sortzen dira album ilustratuen proiektuak. Sortutako den-dena, izan ariketen emaitzak nola elkarlanarena, ikaskideekin partekatzen da Biko-Tekan.

Halaber, tailerraren baitan goiz bat eskaini ohi zaio euskal editoreen eta album ilustratuetan aditu direnen eta parte-hartzaileen arteko hitzaldi-solasaldiari.

Ikastaroan parte hartzeko aukeratuak diren sortzaileek beka bana jasotzen dute.

Biko-Teka Haurrentzako Album Ilustratuak sortzeko Etxepare Sariak hauspotuta jaio zen. Hain zuzen ere, Sari honen 2017, 2018, 2019, 2020 eta 2022ko edizioen garaileak Biko-Tekan jaiotako lanak izan ziren: 2017an, Ainara Azpiazuk eta Paula Estevezek egindako Arraroa albuma; 2018an, Dani Martirenak idatzitako eta Ana Ibañezek ilustratutako Cosimoren katiuskak; 2019an, Aintzane Usandizagak idatzitako eta Asier Iturraldek ilustratutako Etxe honetan; 2020an, Sandra Garayoak ilustratutako eta Itziar Otegik idatzitako Lorerik gorriena albuma; eta 2022an Kiratsa album ilustratuarekin irabazi dute Eider Perez Adeletxek eta Iban Illarramendi Echabek Etxepare Saria.

2024ko edizio Iruñeako Kondestable jauregian izango da 2024ko urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra arte, Aitziber Alonso eta Harkaitz Canok gidatua.

                                               

                                                                                      

BIKO-TEKA VI

Axpik ere bidali digu berea!

Aukera galduko duzu?

Ez egin zalantza eta eman izanea azaroaren 26a baino lehen!

BIKO-TEKA VI

Hemen, Miriam Lukik BIKO-TEKA tailerrean izandako bizipenak!

BIKO-TEKA VI

Eman izena BIKO-TEKA VI liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerrean!

Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan. 2022an Maite Mutuberria ilustratzailearen eta Iñigo Astiz idazlearen gidaritzapean.

Ikusi Dani Martirenak kontatzen diguna!

Izen emate epea: azaroaren 26a

DEIALDIA

BIKO-TEKA V DEIALDIA

Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra. Urtarrilaren 25etik 29ra. Iruñan.

Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan. Idazle-ilustratzaileak bikoteka jarri eta modu praktikoan nork bere lanera bideratutako erabakiak hartzen laguntzea da Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak koordinatuko duten tailer honen helburua. Bosgarren tailer honetara Dani Martirena eta Ana Ibáñez gonbidatu ditugu autoekoizpenari buruzko informazioa eman dezaten.

Izen emate epea: abenduaren 4a

Deialdia 2021