Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuarekin batera, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak babestuta, HAUR ETA GAZTE LITERATURA: BITARTEKARITZAREN ESTRATEGIAK ETA PRAKTIKAK ikastaroaren hirugarren edizioa martxan jarri dugu; Haur eta gazte literatura eskolan ikastaroaren oinordekoa da eta guztira zazpi edizio egin ditugu jada.
Haur eta gazte literaturaren bitartekaritzan ardaztutako ikastaroa da, bitartekariei tresnak emateko bokazioa duena. Hala, haurraren eta gaztearen eta literaturaren arteko bitartekaritzan ari direnei zuzendutako ikastaroa da —irakasle, bibliotekari, ipuin kontalari, idazle, ilustratzaile, aktore, guraso…—.
Ikastaroaren xedea haurrekin eta gazteekin literaturaren eta irakurketaren bitartekaritzan ari diren bitartekariei tresnak eskaintzea da; alde teorikoari helduko diogu, baina ikastaroaren ardatza bitartekaritza estrategiak eta praktikak izango dira; 2027an arreta berezia jarriko diegu, batetik, haur txiki-txikiekin egiten den irakurketa bitartekaritzari eta, bestetik, gazteekin egiten denari. Saio gehienak euskal adituek eta arituek egingo dituzte, kanpotik ere etorriko dira puntako adituak hemengoen jakintza aberastera.
Hamalau saio izango dira 2027ko urtarrilaren 13an hasi eta maiatzaren 12ra arte —asteazkenetan, 17:00etatik 20:00etara—. Aurten lehenengo aldiz Donostiako MedialabTabakaleran egingo dugu.
Izena emateko, hemen (epea azaroaren 20 izango da).
Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2023ko azaroaren 6tik abenduaren 1era. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).
Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2023ko abenduaren 1tik 15era.
Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2022ko azaroaren 7tik abenduaren 2ra. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).
Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2022ko abenduaren 12etik 19ra.
Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2021eko azaroaren 8tik 26ra. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).
Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2021eko abenduaren 10etik 16ra.
Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2020ko azaroaren 23tik abenduaren 15era. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).
Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2020 abenduaren 16tik 2021eko urtarrilaren 8ra.
Ez da emaitzarik aurkitu.