Galtzagorri Elkarteak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak (EHU), Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak babestuta, Haur- eta gazte- literatura eskolan ikastaro osagarriaren laugarren edizioa jarri dugu martxan. Ikastaroa urtarrilaren 11n abiatuko da Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.
Ikastaroaren xedea, hartzaileak eta luzera
Ikastaroa irakurketaren inguruan gaurko gizartean eta, bereziki, hezkuntza-esparruan dagoen kezka bati erantzuteko asmoz sortu dugu. Hain zuzen, irakurketa literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko, eta irakurketan bitartekari diren irakasle edo irakaslegaien formazio literarioa aberasteko eskaintza egin nahi dugu.
Bi hartzaile-mota izan ditugu buruan. Alde batetik, irakaskuntzan diharduten maisu-maistrak eta hezkuntzaren munduko profesionalak. Bestetik, unibertsitateko ikasleak, bereziki hezkuntza ikasketak egiten ari diren etorkizuneko maisu-maistrak eta hezkuntzarekin zerikusia duten beste titulazioetako ikasleak, baita giza zientzietako ikasleak ere. Gaian interesa duten bestelakoei ere irekita dago.
Ikastaroak 65 orduko iraupena izango du, 5 ikasgaitan banatuta. Saio presentzialak 3 ordukoak izango dira, eta asteazkenetan emango dira, 17:00etatik 20:00etara.
Aurre-matrikula egiteko epea zabalik egongo da 2022ko abenduaren 2ra arte.
Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2022ko azaroaren 7tik abenduaren 2ra. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).
Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2022ko abenduaren 12etik 19ra.
Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2021eko azaroaren 8tik 26ra. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).
Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2021eko abenduaren 10etik 16ra.
Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2020ko azaroaren 23tik abenduaren 15era. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).
Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2020 abenduaren 16tik 2021eko urtarrilaren 8ra.