Boloniako haur eta gazte literatura azokaren 63. edizioa egingo dute apirilaren 13tik 16ra eta dagoeneko hasi dira iragarpenak egiten. Hain zuzen, jakitera eman berri dute Ilustratzaileen Erakusketan parte hartuko duten ilustratzaileen zerrenda; zerrendan Maite Gurrutxaga eta Saio Aginako euskal ilustratzaileak daude. Nazioarteko 4.158 ilustratzaile aurkeztu dira, eta 95 herrialdetako eta lurraldetako 317 finalista aukeratu dituzte.
Boloniako Haur Liburu Azokako finalista guztiek lehentasunezko sarbidea izango dute Azokan eta Illustrators Survival Corner 2026 espazioaren harira egingo dituzten jardueren barruan portfolioa erakusteko lekua bermatuko diete; hala, argitaletxe, ilustratzaile, egile, agente eta arte zuzendari iritziak eta iradokizunak jasotzeko aukera izango dute.
Zorionak Maite eta Saioa!