Hemeroteka

2026-03-05

Udal bibliotekarientzako lantegiak egingo ditugu lehen aldiz

2018an abiatu zuen Galtzagorri elkarteak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin lankidetzan “Irakurketaren bitartekarientzako lantegiak” izeneko egitasmoa. Honen baitan, herriz herri 72 lantegi eskaintzen ditugu urtero, eta haietara gonbidatu izan ditugu udal-liburuzainak ere.

Aurten, Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan, pauso bat harago joan gara: herri bibliotekariek lantegietara joateko dituzten zailtasunak gainditu nahian, lehen aldiz, haientzat berariaz hiru saio eskainiko ditugu. Horretarako, probintzia bakoitzeko herri-liburutegi bat aukeratu dugu eta gainerako liburuzainak gonbidatu.

 

Hain zuzen ere, hauek izango dira liburuzainentzako lantegiak eskainiko ditugun herri liburutegiak eta datak. Beraz, interesatuta bazaudete, aukeratu bat eta bete dagokion izen-emate orria martxoaren 18a baino lehen. Toki bakoitzean lekuak mugatuak dira.

 

.Martxoak 23an, 10:00etatik-12:00etara

Arriaga Haur eta Gazte Liburutegia. Gasteiz

IZENA EMAN

 

.Apirilak 15ean, 9:30etatik-11:30etara

San Vicente liburutegia (Clara Campamor Kultur Etxea). Barakaldo

IZENA EMAN

 

.Apirilak 17an, 10:00etatik-12:00etara

Juan San Martin Liburutegia. Portalea Kultur Etxea. Eibar

IZENA EMAN

 

Egitasmo honen helburua haur eta gazteen (2 urtetik 16 urtera) irakurtzeko zaletasuna eta gaitasuna areagotzea da. Horretarako, haur eta gazteen eta liburuen artean zubi-lana egiten duten bitartekarien literatura prestakuntzan sakondu nahi genuke. Herri bibliotekariek ezinbesteko rola betetzen dute bitartekaritza lan horretan.

Lantegi hauek praktikoak izango dira eta bi dira landuko diren ildo nagusiak: Eskola- eta herri-liburutegien arteko sareak ehuntzen hasteko baliatu nahi ditugu batetik; eta, bestetik, aurreko urtean (2025) euskaraz argitaratu eta kalitate eta aniztasun irizpideak erabiliz Galtzagorrin hautatu dugun liburu-bilduma bat aurkeztuko diegu liburuzainei eta haur eta gaztetxoen irakurketa ohituraren sustapenerako erabili ditzaketen estrategiak, tresnak eta ibilbideak aurkeztuko dizkiegu.

Galtzagorri elkartean ilusio handiz egiten dugu prestakuntza eskaintza berri hau. Beraz, animatu eta parte hartu!