Lau Literatura Areto eramango ditugu Gipuzkoako beste hainbeste herritara Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesari esker. Aurtengo lehen hiru aretoak Soraluzeko, Ordiziako eta Hernaniko herrietan izango dira. Laugarrena, ondo bidean, Urretxun egingo dugu; hain zuzen, aurten sortu eta lehen aldiz eskainiko dugun Pippi Kaltzaluze liburuan oinarritutako aretoa izango da.
Guztira, 6 eta 12 urte bitarteko 1.000 gaztetxotik gora aretoekin eta bertan eskaintzen dugun literatur-ibilbidearekin gozatzeko aukera izango dute.
Galtzagorriko aretoak literatura jolasak dira, non haurren nahiz gaztetxoen parte-hartze aktiboa beharrezkoa den. Arte diziplina ezberdinak biltzen dituzte aretoek, hala nola musika, pintura, diseinua, ikus-entzunezkoa, antzerkia edota animazioa. Euskarazko haur eta gazte literatura baliatuta, areto bakoitzak gai zehatz bat lantzen du. Helburuak euskarazko literatura suspertzea eta gaztetxoengan irakurtzeko zaletasunaren harra ereitea dira.
Hamargarren urtea da Jolas eginez irakurzaletu goiburupean Galtzagorrik aretoen zirkuitua Gipuzkoan barrena daramala. Hona aurtengo lau aretoak, non eta noiz: