• Irakurtzeko zaletasuna sustatu: gazteak irakurketara bideratzen ditu, eta irakurketa horren gaineko idazketa/sormen lan bat ere egitera. 
  • Gazteen esparru naturala den teknologia berrien eta literaturaren esparrua lotu. 
  • Ikastetxeetan ezarrita dauden baliabideak erabiltzeko aukera eman: teknologia berriak.
  • Gazteak liburuen sustatzaile bihurtu.
  • Ikastetxeak eta irakasleak trebatu eta inplikatu, baita liburutegi, argitaletxe eta bestelakoak ere. 
  • Euskal Haur eta Gazte Literatura zabaldu: liburu horien inguruan gazteek egindako lan originalak denon eskura egongo direlako. 
  • Euskararen erabilera sustatu: gazteek euskaraz irakurri eta euskaraz sortu behar dute.