TRAILER FILM FESTIVAL

2024-03-05

Liburu Gaztea booktrailer lehiaketak gazteen artean pizten duen interesa ikusirik, Jesuitinas ikastetxean ikasleen lanak poriektatzeko, aurkezteko eta saritzeko jaialdia ospatuko dute datorren martxoaren 7an. DBHko ikasle eta irakasleez gain, familiek ere ekitaldira bertaratzeko aukera izanen dute. 

Liburu Gaztea egitasmoaren 10. edizioan, Jesuitinas Donostia ikastetxeko Idoia Altuna irakasleak irakaslearen saria irabazi zuen. Bistan da oraindik ere lanean gogotsu diharduela eta bere inplikazioak ikasleen irakurzaletasun eta sormenean eragina duela. 

Ikasleen lanari aitortza emateko ekimen zoragarria! Zorionak!