Mikel Laboa... izan liteke konstelazio, izan gabe izar...

2023-11-16

Azaroaren 15ean inauguratu zen urtarrilaren 27ra bitarte Okendo Kultur Etxean ikusgai egongo den "Mikel Laboa... izan liteke konstelazio, izan gabe izar..." erakusketa. "Ni ez naiz Mikel Laboa" komikirako sortutako materiala iturri hartuta, Mikel Laboaren unibertso pertsonala eta publikoa uztartuz euskal kulturan izan duen garrantzia azaltzeko helburuz sortua izan da eta Literaktum Literatura Jaialdiaren baitan antolatu da. 

Azaroaren 22an, gainera, "Ni komiki bat naiz! Mikel Laboa iruditan" solasaldia egingo da Kultur Etxean bertan, arratsaldeko 19:00etan, eta han izango dira komikiaren sortzaile izan diren Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazleak eta Joseba Larratxe ilustratzailea. 

Informazio gehiago hemen: erakusketa / solasaldia

Galtzagorriko Liburu Gaztea Hautaketa Batzordeak "Ni ez naiz Mikel Laboa" komikia hautatu zuen, 2022an argitaratutako liburu guztien artean, lehiaketaren XII. edizioko irakurgai proposamen gisa. Hori dela eta, Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako ezinbestekoen zerrendan egongo da aurrerantzean, DBH4ko ikasleentzako gomendio modura.