Irakasleentzako lantegiak

2023-10-18

Urtero bezala, egitasmoan parte hartuko duten irakasleentzako formazio saioak eskainiko ditu Galtzagorri elkarteak urrian. Aurtengoetan ere, egitasmoa aurkezteaz gain, booktrailerrak egiteko grabazio aholkuak, ikus-entzunezko lengoaiaren trikimailuak, edizio programak eta teknika ezberdinak azalduko zaizkie lehiaketan izena eman duten irakasleei.

Horretarako, lau orduko ikastaro praktikoak eskainiko zaizkie, urriaren 19an, goizez, Gipuzkoako irakasleei eta 26an, berriz, Bizkaikoei. Grabaketa eta ediziorako aholkuez gain, aurtengo proposamenak lantzeko unitate didaktikoak ere emango zaizkie. Lantegian jasotakoa DBHko ikasleekin batera eginen duten liburuen lanketan eta booktrailerrak sortzeko prozesuan erabiltzeko eta praktikan jartzeko aukera izanen dute irakasleek.