Gonagorri podcastaren atal berria entzungai

2024-04-16

Eskola Liburutegien gaiarekin dator Gonagorriren denboraldi berria eta hura lantzeko Idoia Sobrino Baztango Liburutegi Publikoko bibliotekariarekin egon gara, luxu handia izan da hari entzutea ezin hobeto azaldu digulako zergatik diren eskola liburutegiak hain garrantzitsuak eta zergatik diren ezinezkoak liburuzainik gabe.

Pieza Amaia Irabazalen kontaketarekin osatu dugu, artea ere ipuin moduan konta daitekeela erakutsi digu. Liburu Gaztea egitasmoaren azken edizioko proposamenen artean dugun "Esther Ferrer eta denbora: (ia) guztia moztu eta itsats daiteke" liburuaren kontaketa egin digu. Ez galdu!

Lore Agirrezabalek liburutegien ituan jo du bere gomendioarekin.

Entzun hemen