Izenburua: Nahi nuke
Idazlea: Olivier Tallec
Ilustratzailea: Olivier Tallec
Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2024
Orri kopurua: 30
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Katagorriak ez du gehiago katagorria izan nahi, izan ere, ez da inoren ametsa katagorria izatea, galdetuko baliote, beste zerbair izan nahiko luke. Premisa horrekin hasten da album ilustratu hau, eta irakurleak piskanaka ikusten du nola kattagorriak kastorearen bizitza, ondoren oreinarena, eta gero trikuarena probatzen dituen, konturatzeko beste animalia horien larruan ere dena ez dela zirudien bezain ederra; eta burutik hontza, pangolina, igel gorria, xaguxarra, pinguino enperadorea, jirafa eta karakola edo barea izatea pasatzen bazaio ere…azkenean katagorria izan nahi duela erabakitzen du.
Basoko tonu berde eta marroixkak nagusi duten ilustrazio espresiboek tonu umoretsua eransten diote kontakizunari eta konplizitatea bilatzen dute irakurlearekin, askotan testuak dionaren kontrakoa erakutsiz eta kastore-buztana, orein-adarrak eta triku- arantzak dituen katagorri xelebrea irudikatuz. Hitzik gabeko azken eszena iradokitzailea ere ilustrazioaren bidez ematen da, non kastore-orein-triku-katagorriak bera moduan denarekin konforme ez dagoen katagorri-basurdea topatzen duen, guztiok noizbait ez garena izatea bilatu dugula agerian utziz.