Osatu zure liburutegia

 

 

Atal honetan Haur eta Gazte Literaturako zerrenda zabal bat burutzen gabiltza, Haur Liburutegi bat osatzerako garaian Galtzagorri elkarteak gomendatzen dituen izenburuekin.

Azken hogei urteetan argitaratutako 700 izenburutik gora aurkituko dituzu bertan, garai guztietakoak, formatu eta genero anitzetakoak: album mutuak (batzuk beste hizkuntzetakoak), album ilustratuak, komikiak, eleberriak, poesia liburuak, CD-liburuak…

Etengabe berritzen dugu zerrenda hau eta aurrerantzean ere lan honetan jarraituko dugu, oraindik irakurri eta baloratu ez ditugun hainbat liburu berri zerrenda honetan erantsiz.