Izenburua: Sugandila-buztan zopa
Idazleak: Karlos Santisteban Zimarro , Marta Gené CampsIlustratzailea: Maria Espluga
Itzultzailea: Manu Arrasate
Argitaletxea: Giltza
Urtea: 2009
Orri kopurua: 134
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Sorgin ehiza ardatz duen ipuin luze honetan, irla bakartu bateko neskatxa batek etorkizuna iragartzeko gaitasuna du. Berak ez du bere dohaina kontrolatzen, bat-batean etortzen zaizkio “iragarpenak” eta bururatu ahala botatzen ditu, noiz eta nori botatzen dizkion ezin menderaturik. Honek herritarren izua pizten du eta neskatoarekiko gorrotoa zabaltzen.
Arkatzez egindako irudiak, errealismo magikotzat jo daitezkeenak. Gutxi dira, hala ere. Irakurketaren lagungarri, nahiko iradokitzaileak dira, informazioa gehitu baino azpimarratzeko gehiago balio dutenak