Izenburua: Segundo erabakigarriak
Idazlea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2024
Bilduma: Traola
Orri kopurua: 102
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Liburuaren edukia kontuan hartuta —Karim izeneko gazte bat bonba-leherketa baten lekuko izatea eta ahalmen misteriotsu bati esker bizirik ateratzea—, azalak tentsiozko eta misteriozko giroa iradokitzen du. Lehen planoan gazte baten silueta, eta atzean leherketa baten ondorioak irudikatzen dira. Kolore ilunak edo kontraste handiko argiak erabiltzea ere, istorioaren dramatismoa azpimarratzeko.
Liburuak 8 kapitulu ditu eta epilogo bat. Kapitulu bakoitzean egun bateko gertakariak kontatzen dira (8 egun guztira, astelehenetik astelehenera) eta epilogoan bi aste barruko gertariak kontatzen dira. Liburuaren amaieran irakurketan zehar lagungarria den ‘Arabiar hitz eta izenen glosario’ bat ematen da eta horren ondoren, aurkibidea.
Eleberri errealista, poliziakoa eta zientzia-fikzioko azpigeneroak uztartzen dituena. Errealista Gasteizen bizi den mutiko baten istorio kontatzen duelako eta, eta zientzia-fikziozkoa 2033 urtean Gasteiz distopiko batean kokatuta eta Karim protagonistan denbora atzera egiteko ahalmena duelako.
Narrazioa dinamikoa eta ulerterraza da, baina gai sakonak jorratzen ditu: kultura-aniztasuna eta erabakien ondorio etikoak. Istorioak tentsio puntu altu bat dauka eta irakurtzeko arina da. Estilo honek gazte irakurleari pentsaraztea eta identifikazioa erraztu dezake.
Eleberriak hausnarketarako aukera ugari eskaintzen ditu, batez ere identitatearen eraikuntza, etorkizunaren norabidea, eta gizartean norberaren lekua bezalako gaietan. Eleberriak, gainera, kultura-aniztasunaren eta aurreiritzien inguruko gogoeta bultzatzen du, eta indarkeriaren eta bakearen arteko tentsioa aztertzen du, gazte irakurlearen ikuspegitik.