Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mateo eta zapoak

Idazlea: Daniel Monedero

Ilustratzailea: Anna Laura Cantone

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2022

Bilduma: Mateoren superbotereak, 1

Orri kopurua: 32

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu hau Mateoren superbotereak izeneko bildumaren lehen zenbakia da. Zenbaki bakoitzean izaerarekin zerikusia duen "arazo" bat plazaratzen da, eta "irtenbide literario" bat ematen zaio. Oraingoan Mateok haserrearen beroaldian esaten direnak desegokiak direla ikasiko du.

Mateo, gurasoekin, arrebarekin eta txakurrarekin bizi da. Egun baten konturatzen da superbotereak dituela. Bat-batean tripetatik belarrietara datorkio, berotasuna sentitzen hasten da eta, ahoa irekitzen duenean, zapoak ateratzen zaizkio. Handitan detektibea izan nahi duen Danel lehengusuari laguntza eskatzen dio, ea zer gertatzen zaion jakiteko. Azkenean, konturatzen dira haserretzen denean gertatzen zaiola hori, alegia, berotu eta ahoa irekitzen duenean zapoak ateratzea. Hori ez gertatzeko, Danelek proposatzen dio hurrena haserretzen denean, hamar arte kontatzeko, eta horrela konpontzen da arazoa.

Liburuaren ilustrazio bitxiek umore ukitua ematen diote istorioari. Batzuetan, testuak kontatzen duenari kontrajartzen zaio eta istorioaren tonu surrealista indartzen du.

Azpimarratzekoa da Patxi Zubizarretaren itzulpen lana, pasarte batzuetan errimak bilatuta, testuari arintasuna eta freskotasuna ematen diote.


Mateo eta zapoak