Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Joanes eta bioletaren bihotza

Idazlea: Miren Agur Meabe Plaza

Ilustratzailea: Manuel Ortega

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2002

Bilduma: Lamia

Orri kopurua: 24


Laburpena:

Ez dago esaterik ere Joanesek zenbait maite duen Bioleta. Begi berdeak ditu, txirikorda horiak, soineko arrosa… Gainera, oso ondo kantatzen du. Bioletak kantatzen duenean, Joanesek txirula jotzen du eta etxekoak dantzan hasten dira. Baina gaur zerbait gertatu da. Gaur ez da txintik entzuten etxean. Triste dago Joanes Bioleta besoetan duela. Zer gertatu ote zaio Bioletari, Joanesen trapuzko panpinari? Bihotza hondatu zaio, bihotza!<BR>

Manuel Ortegaren marrazki fin-finez horniturik datorkigu ipuin polit eta potiko hau.
 


Prentsako aipamenak:


- Laura Sagastume, Behinola 8. zenbakia Haurren bihotzean geratzeko
Haur eta Gazte Literaturan egindako estrainaldiaren (Itsaslabarreko etxea, Aizkorri) Euskadi Saria irabazi zuen Miren Agur Meabek. Gazte literatura zen hura, nobela, nobela gotikoa, maitasuna eta misterioa uztartzen zituena. Aitzitik, Haur Literatura da Joanes eta Bioletaren bihotza ipuina, ipuin gaurko-gaurkoa, maitasuna eta familia bikain uztartzen dituena.

Joanesek jostailu asko ditu, baina denen gainetik trapuzko panpina maite du mutikoak.

Trapuzko panpina da Bioleta. Begi berdeak ditu, aititaren baratzeko pikondoaren pikuen modukoak; txirikorda horiak, aititaren baratzeko limoindoaren limoien modukoak; eta soineko arrosa, aititaren bartzeko gereziondoaren gerezien modukoa.

Bioletak oso ondo daki kantatzen: pila bat dauka tripa barruan.

Eta Bioletak alaitu egiten du etxea: Joanes aurrena, gurasoak gero. Baina bat-batean begi baten faltan agertzen da, txirikordak deseginak, soineko birrindua:

-Mekatxilatxingorbiribila! -dio amak.

-Mekatxilakazkabargogorra! -dio aitak.

-Mekatxilababazuzaria! -dio Joanesek.

Aititak izan du errurik, baina aitita bera arduratuko da auzia konpontzeaz, amona den-dena ongi josteaz.

Maitasuna, beraz, panpinarekiko, etxekoekiko. Tristura, eta maitasun falta. Eta Joanes, familiaren bihotza.

Haur literaturan egindako estreinaldi lan xumea da, baina ederra, hurbila, eta hizkeraren jantzi ezin egokiagoarekin. Hori guztiari Manuel Ortegaren akuarelazko ilustrazio eder eta iradokitzaileak gehitzen badizkiogu, haurren bihotzean geratuko den liburua daukagula pentsa dezakegu.


Joanes eta bioletaren bihotza