Ilustratzaileen txokoa

Galtzagorriren xedeetako bat da haur eta gazte literaturan diharduten ilustratzaileen lana zabaltzea. Xede horri jarraiki 2012. urtean Donostiako Aiete Kultur Etxearekin elkarlanean Ilustratzailearen Txokoa proiektua sortu genuen.

Ordutik, hiru hilero ilustratzaile baten lana aurkezten dugu kultur etxean. Bertan ez dira bakarrik ilustratzaileek ipuinetarako egindako ilustrazioak erakusten; ilustratutako liburuak, objektuak, eskulturak, bitxiak eta dena delako sormen lanak ikus daitezke txokoan. Izan ere, Ilustratzaileen Txokoak ez du erakusketa soila izateko bokaziorik. Ilustratzaileen lana jendartean ikusarazi eta profesional horien lan egiteko moduak, inspirazio iturriak eta sortzen dituzten formatu anitzak erakusgai jarri nahi ditu.

Ilustratzaileen Txokoan honako ilustratzaileek parte hartu dute:

Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marraz(i)oak Ilustratzaileen Topaketetako artisten lanak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin”, Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Maguma, Dani Maiz, Lorena Martinez Oronoz, Idoia Beratarbide, Dani Fano, Andrea Villamor “Andrea Escargot" , Iker Ayestaran, Asier Iturralde, Yolanda MosqueraMiren Asiain eta Paul Caballero.

2021eko maiatzaren 12an hasi eta irailaren 19ra arte Irrimarra bikotearen lanak lanak izango dira ikusgai.

                                                                      

Aiete Kultur Etxeko Ilustratzailearen Txokoa proiektuari buruzko bideoa.