Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-02-16

Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketa: martxoaren 3a da bideoak bidaltzeko azken eguna!

Martxoaren 3an amaituko da Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketara lanak aurkezteko epea! 

Dagoeneko hasiak gara zenbait ikastetxetako ikasle taldeen bideoak jasotzen. Ikastetxe bezala izena eman zenuten horien artean bazabiltza, beraz, animo azken txanparekin!

Aldiz, lehiaketan izena eman ez baduzu, gogoratu NORBANAKOEN KATEGORIAN parte hartu daitekeela. Beraz, animatu 12-16 urte bitarteko gazteak gure ezinbesteko zerrendako liburu bat irakurri, gidoia prestatu eta booktrailer bat egitera. Kategoria honetan, TikTok bitartez egin beharko dute eta, ondoren, Liburu Gaztea web orriko formularioa bete. Beraz, oso erraza!

Informazio guztia webgunean bertan: https://www.ibbygaltzagorri.eus/liburu-gaztea/2022-2023/ 

Martxoaren 4tik aurrera epaimahaiak booktrailerrak aztertuko ditu eta maiatza erdialdean jakinaraziko du bere erabakia.

SARI hauek banatuko dira: 

- IKASTETXEKA: abentura txango bat 4 lagunentzat eta 200 euroko bonua liburu eta diskoetan gastatzeko.

- NORBANAKOKA: E-reader bat, bloger bat izateko set-a (tripodea, foko eta mikroarekin) eta 100 euroko bonua liburu eta diskoetan gastatzeko.  

Horiez gain, PUBLIKOAREN SARIA eskuratzeko aukera ere izango dute parte hartzaileek. Hori publiko zabalak erabakiko du MARTXOAREN 30etik APIRILAREN 29ko eguerdiko 12:00ak bitarte zabalduko den BOZKATU atalean botoa emanez. Bozketan parte hartzen dutenen artean, urtero bezala, e-reader bat zozkatuko da.

Animatu eta parte hartu!

Norbanakoen kategorian parte hartzeko jarraibideak.

 

Azken edizioko irabazleek sortutako spota.