Zuzeneko Gonagorria entzungai
Gonagorri podcastaren laugarren zuzenekoa egin dugu eta dagoeneko entzungai dago. Gure gonbidatuak izan ziren Patxi Zubizarreta idazlea, Ainara Azpiazu (Axpi) ilustratzailea eta Oianguren BHIko Amalia Simon eta Abieyuwa Ehimwonze irakurzale gazteak. Irakurle esperientziak partekatzeko bildu genituen San Telmo Museoan. Gure publikoa Donostiako San Luis La Salleko eta Ordiziako Oianguren BHI ikastetxeetako ikasleak izan ziren.
Irakurle esperientzien elkar trukea abiatzeko honako galdera egin genien: zer dago lehenengo, irudia ala hitza? Abiapuntu berbera erabili genuen aurreko hiru zuzenekoetan, eta oraingoan ere solasaldi oparoa sortu zen solaskideen artean.
Kontaketa Intza Alkainek egin zuen, maisuki egin ere.
Liburu-gomendioa publikoaren artean zeuden bi ikaslek egin zuten. Donostiako San Luis La Salle eskolako Aimar del Hoyok eta Aiala Agrasarrek, hain zuzen.
Grabaketak eman zuena entzungai duzue, ez galdu!