LUMAfest! literaturari buruzko jaialdia
2026-04-09
Apirilaren 16an, 17an eta 18an Donostian ospatuko da LUMAfest! jaialdiaren laugarren edizioa. Iaz bezala, ekintza guztiak Santa Teresa Komentuan garatuko dira, Koldo Mitxelena Kulturuneko (KMK) kokapen berrian, alegia.
Sari banaketak, bideo podcastak zuzenean, tailerrak, idazleekin topaketak eta liburuen sinadurak. Gazteei zein interesa duen orori zuzendutako literaturaren jaialdia ekintzaz beterik dator aurten ere.
Ez galdu! Egitarau osoa HEMEN.