Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako bideoak jasota!
Amaitu da Libru Gaztea lehiaketan parte hartzeko epea eta 230 trailer inguru iritsi zaizkigu Galtzagorrira Bizkaia zein Gipuzkoako 24 ikastetxe ezberdinetatik. Bestalde, norbanakoen kategorian ere 32 booktrailer jaso ditugu!
Liburu irakurrienen artean honakoak daude: Artxipelagoa, Miņan, Bi gehi bi (eta nire nerabezaroko beste enigma handi batzuk), Gezurra, Hormak, Azken dantza New Yorken, Ikusezin, Ezekiel, Beti Iparralderantz... Hala ere, aurtengo liburu hautatuetako batzuen ere jaso ditugu, MO. Behi euskaldun baten memoriak, PUF eta Anastasini zirkua, besteak beste.
Guztiak ikusgai daude gure webgunean.
Orain epaimahaiaren txanda izango da eta kategoria bakoitzeko euren irabazlea hautatzeari ekingo diote. Era berean, apirilaren 1ean martxan jarriko dugu publikoaren bozka fasea. Egon adi!