Irakasleentzako lantegiak
Urtero bezala, egitasmoan parte hartuko duten irakasleentzako formazio saioak eskainiko ditugu Galtzagorri elkartetik urrian. Aurtengoetan ere, egitasmoa aurkezteaz gain, esperientziak partekatuko ditugu eta ikasleak bidelaguntzeko gakoak zein lengoaia zinematografikoaren zertzelada batzuk emango dizkiegu lehiaketan izena eman duten irakasleei.
Horretarako, lau orduko ikastaro praktikoak eskainiko diegu, urriaren 17an, goizez, Bizkaiko irakasleei eta 23an, berriz, Gipuzkoakoei. Liburuen lanketarako eta booktrailerrerako saltoa emateko aholkuez gain, aurtengo proposamenak lantzeko bitartekaritza proposamenak ere emango dizkiegu. Lantegian jasotakoa DBHko ikasleekin batera egingo duten liburuen lanketan eta booktrailerrak sortzeko prozesuan erabiltzeko eta praktikan jartzeko aukera izango dute irakasleek.