Edizio berriaren aurrematrikula epea zabalik

2025-06-16

Zabalik dago jada Galtzagorri elkartean antolatzen dugun Liburu Gaztea booktrailer lehiaketaren aurrematrikulazio epea.

Bizkaiko zein Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako irakasleek dagoeneko aukera dute Liburu Gaztea egitasmoren 2025-2026 edizioan izena emateko, aurrematrikula orria betez. Horrek aukera emango die uda aurretik datorren ikasturteko irakurgaiak eta programazioa denboraz pentsatu eta antolatzeko. 

Izena ematen duten ikastetxeetako ikasleek, 2026ko martxoaren 3a baino lehen bidali beharko dituzte haien lanak. Horretarako, lehenik, Liburu Gaztea hautaketa batzordeak egindako proposamenen arteko edo Galtzagorri elkartearen ezinbestekoen zerrendako liburu bat aukeratu beharko dute. Adi! Ez da zerrendatik kanpo dauden liburuen inguruko lanik onartuko! 

Aurrematrikula egiteko, ikastetxe bakoitzak dagokion formularioa bete beharko du: 

Laster informazio gehiago!