Badatoz Liburu Gaztea lehiaketako sari banaketak eta dagoeneko baditugu finalisten izenak

2026-05-04

Gipuzkoako zein Bizkaiko epaimahaiek Liburu Gaztea booktrailer lehiaketan finalera sailkatu diren trailerrak hautatu dituzte. Hortaz, azken txanpara iritsi gara eta laster izango dugu irabazleen berri!

Gainera, publikoaren bozka jasotzeko fasea itxi berri dugu eta baditugu publikoaren bozka gehien jaso dituzten booktrailer bideoen izenak! Hala ere, guzti horren berri datozen egunotan izango duzue, hain zuzen ere, LIBURU GAZTEA booktrailer sari banaketa ekitaldietan.

Lehenengoa Bizkaian izango da, maiatzaren 26an, goizeko 11:00tan, Bilboko AZKUNA ZENTROKO Bastida Aretoan. Gipuzkoakoa, aldiz, maiatzaren 27an ospatuko dugu, goizeko 11:00tan, Donostiako SAN TELMO MUSEOKO ekitaldi aretoan.

Bi ekitaldi horietan ezagutuko ditugu bi probintzietako irabazleen izenak. Ekitaldiak presentzialak izango badira ere, ezingo dute ikastetxeko kide guztiek bertaratu. Horregatik, sari banaketa streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da (estekak: GIPUZKOA eta BIZKAIA ). Hala, ikastetxean geratzen zaretenok ere zuen apustuak egin eta zuzeneko txatean animoak eman ditzakezue!

Esan bezala, bi probintzietako kategoria bakoitzean 3 finalista sailkatu dira, eta egun horretan jakingo dugu sariak nora joango diren. Finalisten izenak ezagutu nahi?

Gipuzkoa:

DBH1-2ko ikasleek lehiaketara aurkeztutako lanen artean, Ikastetxeen kategorian, EPIKOAK (Anoetako Herri Ikastola) Ezekiel liburuaren booktrailerrarekin eta MALKOAK (Aita Larramendi Ikastola) eta ORBELA (Elizalde BHI) taldeak Ikusezin liburuaren booktrailerrekin.

DBH 3-4ko gazteek aurkeztutako lanen artean, berriz, Ikastetxeen kategorian, GU (Orereta Ikastola) Gurpilak liburuaren trailerrarekin, LUMAN (Axular Lizeoa) Miņan liburuaren trailerrekin eta UZTURPE (Uzturpe Ikastola) PUF liburuaren booktrailerrarekin.

Bizkaia:

DBH1-2ko ikasleek lehiaketara aurkeztutako lanen artean, Ikastetxeen kategorian, MADDITARRAK (Elorrio BHI), NAHIA, GORKA, YAIZA ETA STEFANY (Astrabudua BHI) eta TXIMITXANGAK (Abadiņo BHI) taldeak, Artxipelagoa liburuaren trailerrekin.

DBH 3-4ko gazteek aurkeztutako lanen artean, berriz, Ikastetxeen kategorian, ARRANOAK  (San Nikolas Ikastola) eta PAGASARRIBIDE2 (Pagasarribide IPI) taldeak, Miņan liburuaren trailerrekin eta ITSASARGIAK  (Larramendi Ikastola) taldea Beste gu liburuari buruzko trailerrarekin.

Publikoaren bozka gehien jaso duten ikastetxe eta norbanakoen kategoriatako hiru booktrailerrak ere sarituak izango dira ekitaldietan. Maiatzaren 26an, Bilbon, eta maiatzaren 27an, Donostian, jakingo dugu nor den kategoria bakoitzeko irabazlea.

Abentura txangoak eta liburu eta diskotan gastatu ahal izateko bonuak daude jokoan. Nor izango ote da aurtengo booktrailer zuzendari eta interprete garailea? Egin apustu!

Eta, ez ahaztu! Bozkatu duten pertsona guztien artean bi sari zozkatuko dira, bata Gipuzkoan eta bestea Bizkaian. Aurrerago izango duzue honen berri ere!