Idazleak

Julio Santos Garcia
Julio Santos Garcia

Julio Santos (Donostia, 1969) lanbidez informatikoa da, nahiz eta bere bizitzan zehar idaztea izan duen gogoko.

2013ko urrian, bere bizitza "normala" utzi zuen Donostian, eta bere bizitzako amets handi bat burutzea ausartu zen: autokarabanan mundua zeharkatzea, bere emakumearekin eta bere seme-alabekin batera. Hiru urtez bidaiatzen egon ziren eta bidai horren erdian haur liburu bilduma bat sortzeko ideia hasi zen. Txano eta Oscar-en abenturak idazten hasi zen 2015ean, Argentina zeharkatzen zuten bitartean, eta zazpi libururekin itzuli zen eta liburu bilduma bat sortzeko asmoarekin. Patricia Pérez Donostiako ilustratzaileari proposatu zion ideia, eta elkarrekin 2016an proiektua martxan jarri zuten.

2017ko maiatzean, bildumako lehen liburua argitaratu zuten digitalki, La piedra verde, eta urte horretako irailean, bigarrena, Operación Sabueso, biak Creative Commons lizentziapean eta freemium modeloan, bi liburuak doan eskaintzen direlarik.

2017ko bukaeran, crowdfunding kanpaina arrakastatsu baten ondoren, lehen bi liburuen itzulpenarekin hasi ziren, euskaraz eta katalanez, 2018an argitaratzeko, lizentzia berdinarekin.

Bere hirugarren liburua bilduma berdinekoa da, El dragón de jade, eta 2018an paperean argitaratuko da, euskaraz eta gazteleraz, bildumako beste bi liburuekin batera.

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Dogon herriaren sekretua

Izenburua: Dogon herriaren sekretua

Egilea: Julio Santos Garcia

Irudigilea: Patricia Pérez

Itzultzailea: Antton Olano

Argitaletxea: Xarpa Books

2018

GEHIAGO IRAKURRI
Harri berdea

Izenburua: Harri berdea

Egilea: Julio Santos Garcia

Irudigilea: Patricia Pérez

Itzultzailea: Antton Olano

Argitaletxea: Xarpa Books

2018

GEHIAGO IRAKURRI
Jadezko dragoia

Izenburua: Jadezko dragoia

Egilea: Julio Santos Garcia

Irudigilea: Patricia Pérez

Argitaletxea: Xarpa Books

2018

GEHIAGO IRAKURRI
Konjuru eskarlata

Izenburua: Konjuru eskarlata

Egilea: Julio Santos Garcia

Irudigilea: Patricia Pérez

Itzultzailea: Antton Olano

Argitaletxea: Xarpa Books

2018

GEHIAGO IRAKURRI
Maxi operazioa

Izenburua: Maxi operazioa

Egilea: Julio Santos Garcia

Irudigilea: Patricia Pérez

Itzultzailea: Antton Olano

Argitaletxea: Xarpa Books

2018

GEHIAGO IRAKURRI