Idazleak

Imanol Azkue Ibarbia
Imanol Azkue Ibarbia

Imanol Azkue Ibarbia Zumaian jaio zen (1965) eta han bizi da. Geografia eta Historia ikasi zuen, eta herriko historia eta istorioak ditu afizio nagusi, beste batzuekin batera: itsasoa, mendia, kirola… Ogibideei dagokienez, azkenaldian euskararekin zerikusia dutenetan aritu da: euskara-irakasle eta -trebatzaile, itzultzaile eta gaur egun teknikari Elhuyar Aholkularitzan.

Izugarri gozatzen du idazten, edozer delarik ere. Ipuin-lehiaketen eta aldian behingo sarien ondoren, liburuak etorri ziren, bai helduentzat (“Egunerokoa ez dena”), baita haurrentzat ere (“Gaur egun handia da”, “Kea airean bezala”, “Bizi, Bixitxo!”, “Parisepetit”…). Beste era bateko lanak ere argitaratu izan ditu aldizkari batzuetan (azkena Pyrenaican eta batez bere Zumaiako Baleiken), gehienbat herriko txokoei eta izenei buruzko kontuak; gai horiek hartuta, 2008an “Zumaia, izena eta izana” argitaratu zuen.

Medellingo lokatza

Izenburua: Medellingo lokatza

Idazleak: Imanol Azkue Ibarbia , Alfredo Gómez Cerdá

Irudigilea: Xan López Domínguez

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

2010

GEHIAGO IRAKURRI
Olagarro bat bainuontzian

Izenburua: Olagarro bat bainuontzian

Idazleak: Imanol Azkue Ibarbia , Leire Bilbao Barruetabeña

Irudigilea: Josemari Morcillo “Morkots”

Argitaletxea: Elkar

2010

GEHIAGO IRAKURRI
Parisepetit

Izenburua: Parisepetit

Idazleak: Imanol Azkue Ibarbia

Irudigilea: Eider Eibar Zugazabeitia

Argitaletxea: Aizkorri

2010

GEHIAGO IRAKURRI
Bizi, Bizitxo!

Izenburua: Bizi, Bizitxo!

Idazleak: Imanol Azkue Ibarbia

Irudigilea: Eider Eibar Zugazabeitia

Argitaletxea: Aizkorri

2008

GEHIAGO IRAKURRI
Josu Azalaren abenturak

Izenburua: Josu Azalaren abenturak

Idazleak: Imanol Azkue Ibarbia , Iñaki Zubeldia Otegi

Irudigilea: Iñaki (Mattin) Martiarena Otxotorena

Argitaletxea: Ibaizabal

2006

GEHIAGO IRAKURRI
Kea airean bezala

Izenburua: Kea airean bezala

Idazleak: Imanol Azkue Ibarbia

Irudigilea: Eider Eibar Zugazabeitia

Argitaletxea: Elkar

2006

GEHIAGO IRAKURRI
Gaur egun handia da

Izenburua: Gaur egun handia da

Idazleak: Imanol Azkue Ibarbia

Irudigilea: Ander Ormazuri

Argitaletxea: Erein

2003

GEHIAGO IRAKURRI