Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zurriola Beach Hostel

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2025

Orri kopurua: 156

Adina: 14tik gora


Laburpena:

50. kapitulu dituen eleberria da honakoa. Bertan, elkar lotuta dauden bi istorio aurki ditzakegu; garai historiko ezberdin baina kokaleku eta familia berdinen artean gertatzen direnak. Bi garai hauek argi bereiz daitezke, tipografia ezberdina erabiltzen baita garai bateko edo besteko narrazioa egiten denean. Ilustraziorik ez dago liburu honetan.

Narrazioa 3. pertsonan egiten da eta elkarrizketa ugariz osatua dago. Horrela, narratzailearen presentzia txikiagoa eta pertsonaien protagonismoa sustatuz. Narratzailea deskribatzailea da gehienbat.

Eleberri historikotzat jo dezakegu hein batean, Espainiako Gerra Zibileko hainbat gertakari azaltzen baitira bertan (Donostiako altxamendua, kasu). Bestalde, soziala eta errealista ere bada, euskal hirien turistifikazioari lekua egiten baitio liburuak. Gaur egungo istorioaren protagonistek horren aurkako mugimenduan parte hartzaile dira eta tipografia bereizgarri batean azaltzen dira turistifikazioaren aurkako mezuak. Bi istorietan, klase sozial ezberdinen arteko harremanen gaia bistan da; dirudunak eta boteredunak alde batetik, haientzako lan egiten duten “pobreak” bestetik.Emakumezko atzerritarrak ere ageri dira, pobreetan pobreenak. Kasu honetan, inmigrazioaren gaia zeharka azaltzen da eleberrian, baita ama-alaba arteko harreman tentsionatua.

Irakurleari zer pentsa eman diezaioke liburuak (ikus beherago ikasleekin landu daitezkeen gaiak) eta istorioan, protagonisten bitartez, turistifikazioaren aurkako hautua egiten du idazleak.


Zurriola Beach Hostel