Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zure burmuina liluragarria da.

Idazlea: Philip Bunting

Ilustratzailea: Philip Bunting

Itzultzailea: Nagore Pérez Fernández

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2024

Orri kopurua: 32

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Liburu hau dibulgaziozko lan bat da, gure burmuina ezagutzeko hainbat informazio interesgarri eskaintzen dituena. Burmuinaren atal desberdinak eta horien funtzioak azaltzeaz gain, nerbio sistema eta burmuinaren gaitasun ugari jorratzen ditu, baita mundu osoan dauden zortzi mila milioi burmuin desberdinak eta horien paregabetasunaren lilura ere nabarmentzen du. Liburuaren mezu nagusia, beraz, burmuinaren aniztasuna eta horren ikaragarrizko potentziala erakustea da.

Informazioa  tonua umoretsuan ematen du datu teknikoak modu arin eta entretenigarrian eskainiz. Burmuinaren atalak, ezaugarriak, funtzionamendua eta bestelako datu esanguratsu eta bitxikeriak azaltzen dira bertan. Ilustrazioak ikonikak dira, estilo moderno eta dinamikokoak; tonu arrosa eta laranja pastelak erabiltzen dira gehienbat, eta irudiak, askotan, panpina edo bideojokoetako animazioen antzera pertsonifikatutako gorputz ataletan agertzen dira.

Testuen antolakuntza orri bakoitzean desberdina da, ilustrazioekin harmonian, eta orri bakoitzak erritmo propioa du, modu honetara informazioa eskuratzeko modu dibertigarria eta bisuala eskaintzen da.


Prentsako aipamenak:

 


Zure burmuina liluragarria da.