Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zu bezalakoak zirenean

Idazlea: Iņigo Agiriano

Ilustratzailea: Diana Zela

Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun

Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial

Urtea: 2024

Orri kopurua: 38

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Futbolari ezagunen haurtzaroari begira egindako dibulgazio-liburua da hau. Gaur egun mundu osoan ezagunak diren 17 jokalari aukeratu dituzte, eta bakoitzaren haurtzaroko pasadizo bat kontatzen da, oraindik izar bihurtu gabe zireneko garaiari erreparatuta. Hortik datorkio izenburua ere: Zu bezalakoak zirenean.

Bi orrialdeko atal banatan aurkezten dira jokalariak. Ezker aldeko orrialdean, jokalariaren silueta ilustratua dago, eta haren azpian, haurtzaroari lotutako pasadizo bat. Testuaren eskuinaldean, bi laukitxo: goikoan jokalariaren bizitzako une esanguratsuren bat, eta behekoan bere futbol ibilbideari buruzko datu nagusiak. Eskuineko orrialdean, pasadizoaren ilustrazioa ageri da, kontakizunari testuingurua emateko.

Ilustrazioak tonu mate eta ilunetan eginak dira, aspaldiko kontuak balira bezala. Hala ere, jokalariak gaur egungoak dira, eta liburuak munduko hainbat txokotara garamatza. Mutilen ondoan neska futbolariak ere agertzen dira, osotara hiru.


Prentsako aipamenak:

 


Zu bezalakoak zirenean