Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zorionak, Xagu

Idazlea: Guido Van Genechten

Ilustratzailea: Guido Van Genechten

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2024

Orri kopurua: 32

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek Xaguren urtebetetze eguna du ardatz, eta ospakizun horren harira laguntasuna eta adiskidetasuna bezalako gaiak jorratzen ditu. Xagu festa prestatzen ari da, eta lagunak banan-banan iristen dira, bakoitzak bere oparia ekarriz. Azkenik, Xaguk berak ere ezusteko bat du lagunentzat: gaztelu puzgarri handi bat.

Liburuak egitura errepikakorra du: orrialde bakoitzean lagun bat agertzen da, eta azal-hegal bat altxatuta ikus daiteke zer opari eraman dion Xaguri. Era berean, amaierako azal-hegalak Xaguk lagunentzat prestatutako oparia ezkutatzen du.

Ilustrazioek hondo zuriaren gainean marraztutako eszenak erakusten dituzte, bi orrialde hartuz. Pertsonaiak animalia desberdinak dira (Untxi, Txerri, Koala, Behi, Elefante eta Ardi), trazu lodiaz eta kolore biziak erabilita irudikatuak. Ezkerreko orrialdean Xagu agertzen da, eta eskuinekoan laguna eta bere oparia, egitura finko eta errepikakorra mantenduz.


Prentsako aipamenak:

 


Zorionak, Xagu