Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zoo bat ikasgelan

Ilustratzailea: Pedro Osés Navaz

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2025

Bilduma: Gazte Literatura, 22

Orri kopurua: 112

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Liburu honek bi alderdi ditu. Alde batetik, hemezortzi kapitulutan banatutako eleberria da ikasgelan gertatzen dena narratzen duelako eta bestaldetik, jakintza liburua, animaliei buruzko informazio zehatza ematen duelako. Beraz narrazio didaktikoa izan daiteke.

Narratzailea lehen pertsonan kontatzen duen ikasle bat da.

Ikasturtearen lehen eguna da eta ikasleak irakasle berriaren zain daude. Honek, hegazti baten irudia erakusten die eta hau lana planteatzeko aitzaki bilakatzen da. Izan ere, irakasleak ikasleei animalia bati buruzko informazioa bilatzeko agintzen die. Kapituluz kapitulu, bakoitzak bere abizenen lehen letra aukeratutako animaliarenarekin bat datorrela kontuan hartuta, animalia ezberdinen datu eta bitxikeriak azaltzen dira. Hauek: txolarrea, ipurtargia, hontza, zisnea, indioilarra, oilarra, zaldia, jirafa, txakurra, kilkerra, belatza, ostruka, erlea, ahatea, tximeleta, dortoka, inurria, olagarroa, gamelua, satorra, trikua.

Ilustrazioak testuaren menpe daude, errealistak eta zuri beltzean. Animaliak hobeto identifikatzeko balio dute. Pare bat ikasleen marrazkiak dira, beste garai batekoak dirudite.

Aipatu beharra dago, Zuri-beltzeko irudi horiez gain, badaudela hiru artistaren arte lan ezagunak, animali ezberdinak irudikatzen dituztenak. Hirurak koloretsuak, apaingarriak.


Zoo bat ikasgelan