Izenburua: Zonbiak datoz!
Idazlea: David Fernández SifresIlustratzailea: Ximena Maider
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Bilduma: Paper txoriak, Sail Urdina; 31
Orri kopurua: 128
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Abentura eta zonbiak ardatz dituen nobela da. Adiskidetasunaren gaia oso presente dago.
Kontakizunaren motor nagusia zonbien agerpenak Villavernes herrian sortzen duen kaosa da.
Istorioan hiru protagonista nagusi agertzen dira: Pantxo (8 urte, lehen pertsonan kontatzen du), Teban (9 urte) eta Josezer (8 urte). Hiruren arteko harremana konfiantzan eta adiskidetasunean oinarritzen da, zonbien mehatxuari aurre egiteko euren indarrak batuko dituzte.
Nahiz eta zonbien presentziak suspense eta beldur giroa sortzen dituen, giro alaia eta naif-a ere oso presente daude.
Hamahiru kapitulu nahiko laburrez osaturik dago liburua.
Ilustrazioak txuri beltzean emanak dira eta testuak dioena janzten dute.