Izenburua: Zomorro hotela
Idazlea: Suzy Senior
Ilustratzailea: Leire Martin
Itzultzailea: Iņigo Satrustegi
Argitaletxea: Picarona
Urtea: 2022
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratu hau fabula baten tankerakoa da. Animaliak ditu protagonista eta irakaspen argia dauka: Adiskidetasunaz eta inklusioaz jarduten du, batik bat.
Testu errimatuta du liburuak, irakurterraza ez dena eta bereziki irakurketa ozenean trabatu egiten dena, errima bilatze horrek erritmoa hausten duelako zenbaitetan. Agertzen ditu ere letra mota ezberdinak, zenbaitetan neurriak aldatuta, hitz batzuk nabarmentzeko. Ez dirudi hitz horiek funtzio konkreturen batekin aukeratu direnik, aliritzira, baizik. Tonu alai eta gartsua darabil idazleak, umore ukituren batekin.
Zomorro hotela ireki berri dute eta zomorro guztiak prest dira leku zoragarri honetaz gozatzeko: Badago zer jan buffetean, belarra soberan, spa eta igerilekua, jostailu ugari...
Barea heltzen da orduan hotel berrira lerde arrastoa utziz. Jabeak ez dio bertan geratzen utziko eta kanpora botatzen du. Zorionez, zomorro gazte batek bere alde egiten du, zomorro guztiak desberdinak direla argudiatuz. Azkenik hoteleko jabea, iritzia aldatuta, barea bueltan ekarri eta zomorro hotela “guztientzako hotela” izango da hemendik aurrera.
Albumak kolore ugari eta mila detaile ditu.