Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zizareren mundua. Urtaroak

Idazlea: Esther van den Berg

Ilustratzailea: Esther van den Berg

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2024

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Zizare pertsonaiaren eta hura bizi den ekosistemaren bidez lau urtaroak esploratzeko gonbita egiten duen jakintza liburua da.

Kontakizuna urte bateko sekuentzian gertatzen den narrazio moduan antolatuta dago:  Zizarek ekilore-haziak landatzen ditu udaberrian eta haien hazte eta zimeltze prozesu ziklokoa nola ematen den ikusiko dugu, besteak beste.

Urtaro bakoitzari hiru orrialde bikoitzeko sekuentzia eskaintzen dio autoreak. Lehenengoan Zizarek urtaroari buruzko datu orokor bat ematen du, eta garaiari lotutako ekintza bat burutzen du;  bigarrenean, paisaia zehatz batean animalia eta landareak garai horri dagokion egoeran aurkezten dira; hirugarrenean, jolasa planteatzen zaio irakurleari, ezkerraldeko orrialdean urtaro horri buruzko bitxikeriaren bat azaltzen da, eta eskuinaldeko orrialdean garaiarekin lotutako bost elementuen artean egokia dena aukeratzeko galdera luzatzen zaio irakurleari.

Autoreak ilustrazioak baliatu ditu testuan planteatzen dituen hainbat galderen bidez irakurleak haietan arreta jarri eta urtaroak igaro ahala naturan ematen diren aldaketak behatu ditzan. Ilustrazioek kolore biziak dituzte eta urtaro bakoitzari kolore bat esleitzen zaio.


Prentsako aipamenak:

 


Zizareren mundua. Urtaroak